Adimen artifizialaren aurrerapena


Adimen artifizialaren aurrerapenak denboran zehar adimen artifizialaren arloan lortutako aurrerapen eta aurkikuntzetan datza. Adimen artifiziala konputazio zientziaren barnean dagoen diziplina anitzeko adarra da, haren helburu nagusia gizakiaren adimena behar duten zereginak egiteko gai diren makinak eta sistemak sortzea da [1]. Adimen artifizialarekin sortutako aplikazioak hainbat arlotan erabili dira: medikuntzan, industrian, zuzenbidean, zientzian, adibidez. Adimen artifizialaren erabilpena 1990eko hamarkadaren amaieran hasi zen, momentu horretan AA teknologia sistema handiagoen elementu bat zen, baina sistema hauen arrakasta gutxitan aitortu zitzaizkion Adimen artifizialari.

AAko aplikazioak ez dira halakotzat hartzen, abangoardiko AA asko aplikazio arruntetan txertatu da, sarritan AA izena erabili gabe, behin aplikazioa erabilgarri eta ohiko bihurtzen denean, jada ez baita AAren etiketa jartzen. Adimen artifizialaren sailean aurrerapenak lortzeko “Giza garunak adimena nola lortzen duen deskubritzen dugun heinean, erabiltzeko aukerak hazten joan daitezke arkitektura konputazional eta algoritmo berdinak ordenagailuetan”.

  1. Russell, Stuart; Norvig, Peter. "Artificial Intelligence: A Modern Approach", 2009.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne